domingo, 22 de abril de 2012

Aurkezpenen bigarren eguna...



Garkoan gure talde lanaren aurkezpena egin dugu. Lehendabizi, sarreratxo bat egin dugu lana zein izan den, jorratu dugun gaia zein izan den, lanaren alde onak eta txarrak zeintzuk izan diren, Haur Hezkuntzan duen erabilgarritasuna... azalduz. Ondoren, Movie maker programa modu labur batean zelan erabili azaldu dugu modu bertsio desberdinak egon arren, antzeko erabilera baitute, eta azkenik izan ditugun zailtasunak, ondorioak eta ebaluazioa. Bukatzeko, klasekideak gaian pixka bat gehiago murgiltzeko jarduera bat prestatu dugu talde bakoitzak irakasle nortasunaren inguruko hitz batzuk kartulina batean idatziz. Eta honako hauek agertu dira:

- Maitakortasuna, harreman estuak, ulerkortasuna, esperientziak, naturaltasuna, motibazioa, berotasuna, konfidantza, elkarlana, laguntasuna, elkarbanatzea, garatzea, afektibitatea, pazientzia, optimismoa, etengabeko ikaskuntza, inprobisazioa, gogoa, hurbiltasuna, malgutasuna, sormena, kritikoa eta autokritikoa, erantzunkizuna, berritzailea, enpatiakoa, irakatsi-ikasi, egokitzapena, behaketa...

Bigarren aurkezpenari dagokionez, irakasleen konpetentziei buruzko lana egin dute. Hasteko, IKTak zer diren galdetzen egin duten erreportai txiki bat erakutsi digute. Gero, 50x15 telesaio famatuaren parodia eginez, irakasleek euki beharreko konpetentzien inguruko galdera batzuk planteatu dizkigute gelan guztion artean erantzuteko. Azkenik, gelakide guztiontzat nahi duguna konpartitzeko blog bat sortu dutela adierazi digute.
Azken taldea, Eskola 2.0ri buruz aritu da. Honen bilakaera, aplikazio desberdinak, irakaslearen prestakuntza, baliabide teknologikoak, esperientziak Haur Hezkuntzan aazaldu dituzte, eta azken honen barne, Pelutxeak gure artean proiektua, etwinning proiektua (Europa mailan proiektuak elkartrukatzeko), iearn pangea proiektua, blogak (adibidez, Arangoitiko ikastetxea eta Gorbeia 5 urte). honez gain, irakasle bati egindako elkarrizketa eta egindako hausnarketa komentatu digute. Aurkezpenari amaiera emateko, story jumper programarekin (ipuinak sortzeko programa) jardueraren bat egitea pentsatua omen zeukaten baina ez dugu denborarik izan.

Haur Hezkuntza Bilbo (gu): 9'5
















Lau Mila Kolore: 9'5

Kuxkuzeatuz: 9

Hitz magikoak:
- Hausnarketa
- Zailtasunak
- Jarduerak

No hay comentarios:

Publicar un comentario