martes, 17 de abril de 2012

Aurkezpenen lehenengo eguna...

Harrigarriak! Gaurkoan izan ditugu lehenengoko aurkezpenak. Gelako hiru taldek aurkeztu dute, bakoitzak bere gaian jorratua. Gure modura, Teknografiaren (irakasle identitate) inguruan aurkeztu duten talde bat izan dugu. Honek, emozioak pilpilean jartzeko aukera eman digu eta horrela, hunkigarria iruditu zaigu. Baita, irakaskuntzan irakaste modu eta gomendioak eman dizkigute eta hauek ikustean barre eta ondo pasatzeko aukera eman digute. Bideoak modu dibertigarrian eginda egotea asko gustatu zaigu.


Bestetik, Blogak haur hezkuntzan gaiarekin hurrengo taldea izan dugu. Honetan, blogak haur hezkuntzan nola erabiltzen diren zenbait lekutan azaldu eta erakutsi digute. Nola eta bideoerreportai bat eginez! modu erakargarri batean blogak eskoletan zelan erabiltzen diren ikusi ahal izan dugu. Bideoerreportaia izanik gehien gustatu zaiguna, nahiz eta apur bat luzea iruditu.


Azkenik, talde identitatearekin erlazionatuta egon den aurkezpena izan da.Bai bitxia! pertsonaia bat "hazi" batekin gelatik bueltaka, beste bat historio bat kontatzen, gero gelakide guztiei eskuak lotu,... Zer gertatuko zen jakiteko irrikitan baino ez geunden. Oso ondo pasatu dugu eta gelakide guztiak aurkezpenaren parte izatearen ideia polita eta entretenigarria izan dela uste dugu.
Beno ba, gaurkoan 3 aurkezpen hauek izan ditugu baina trenak jarraitu beharra dauka,beraz, eta hurrengoko geltokian kontatuko dizuegu zein aurkezpenekin egiten dugun topo!!!

Talde bakoitzari jartzen diogun nota:

Jakinminez:10
Etorkizuna eraikitzen:9
Armonika lewinsky: 10

Hitz magikoak:

Irudimena
Bitxia
Sormena

Bitxikeriak bitxikeri hurrengoan piztu adi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario