lunes, 27 de febrero de 2012

Hausnartuz..

Zergatik galdu ziren erantzunak?


Gaurko klasea besteekin alderatuz ezberdina izan da!
Ez gara egon ordenagailuen gelan, gure betiko gelan baizik.
Irakasgaiari buruz hitz egiten egon gara, ea zer ikasi dugun blog-aren inguruan, ea zelan moldatu garen, zer nolako iritzia dugun guztiaren inguruan...
Taldeka iritziak eman ditugu eta hainbat proposamen eta ideia aipatu ditugu. 
Klase amaieran aurreko egunean irakurri eta landu genuen Manuel Area-ren artikuluari buruzko galderak bota ditugu.
Aste honetako klasea ezberdina izan da, espero dugu egin ditugun hausnarketa eta proposamenak kontutan hartuko direla.

Guk garbi daukagu gauza berriak ikasi nahi ditugula, baina ez soilik berriak, baizik eta berriak eta umeekin baliagarriak izango zaizkigunak.

Hala eta guztiz ere...Lehenengo egunetik galdera bat dabil gure buruetan...

Haur Hezkuntzan teknologia berriak nola erabili ditzakegu modu aberasgarri batean??¿?¿Eta blog hau lantzeak zerbait aportatuko aldigu gerora umeei gauzak irakasteko?¿?¿.......

Besterik gabe, hona hemen gaurko hitz magikoak:

-Pertsonalizatua.
-Erantzunak.
-Jakituria.

lunes, 20 de febrero de 2012

Teknologia Berrien Hausnarketa

 Introducción a la Tecnología Educativa


 Liburu honi hasiera emateko Manuel Areak bigarren kapituluan hezkuntza eta teknologia berriak bat egiten ditu. Bertan, azaltzen digu nola eguneroko informazioa teknologia berrien eskutik jasotzen dugun gehienbat; teknologia berriekin dugun elkarrekintza hori gero eta handiagoa bihurtuz.Orduan, ikus dezakegu zer nolako eragina duen honek hezkuntzan.

Globalizazioa
Kultura
Flexibilitatea
Analfabetoak
Berrikiuntzak

Zergatik da ikustezina gizartearen garapena hain handia izanik?
Zenbaterainoko baliagarria da teknologia berrien munduan murgiltzea irakasle eta haurrak, haur hezkuntzan?

______________________________

 Honekin lotuta, berak kontatzen digu hezkuntzaren teknologiak gizartean mende bakoitzean izan dituen garapenak edo geldiuneak. Behin hezkuntzaren teknologia disziplina pedagogiko moduan garatu eta gero, esan dezakegu gaur egun teknologien komunikazioa, informazioa eta hezkuntza elkarreraginean daudela une oro.

Mendeak
Eboluzioa
Irakaskuntza
Hezkuntza
Kritika

Zelan da posible teknologia berriak horren modu azkarrean hedatu izana mundu osoan zehar?
Gerora begira uste duzue teknologia berriak beharrezkoak izango ditugula irakaskuntzan?










Manuel Area Moreira

Teknologia

Gaurkoan, blogean diseinatu dugunaz hitz egin eta gero, bloga erabiltzeko eta aldaketak sortzeko ematen diren pausoaz aritu gara. Hau da, blogean ibiltzeko jakin behar diren hitz gakoak gogora ekarri eta arbelean idatzi  ditugu: gadched/mitched, url-ak, diseinua konfiguratzen,...

Bestetik, blogean zehar aldaketak egiten eta gauza berriak jartzen ere egon gara, esaterako ordularia eta egutegia jarri ditugu.

Ondoren, Manuel Arearen lehenengo bi artikuluen inguruan lanean hasi gara. Hausnarketa egin, hitz gakoak bilatu, ateratako ideiak idatzi, eta hauei lotuta bina galdera proposatu ditugu. Baita, teknologia berrien inguruan bideo bat aurkitu eta blogera sartu dugu. Hona hemen bideoa!  


Teknologia berriekin hezkuntzan lan egiten.

Aurkikuntzak
Artikuluak
Berrikuntzak

lunes, 13 de febrero de 2012

Irakurtzen...


"Se dice que el tiempo cambia las cosas, pero en realidad es uno el que tiene que cambiarlas"
(Andy Warhol)








Egunak aurrera doaz eta martxan hasi gara. Gaurko klasean hainbat ariketa egin ditugu.
Musika aldi lasai baten ostean buru-belarri hasi gara lanean: artikulua irakurtzen, laburtzen, elkarren artean komentatzen...

Artikulua nahiz eta oso interesgarria izan nahiko astuna iruditu zaigula aitortu behar dugu. Bertan teknologia berriek  gizartean izan duten eboluzioa eta horren ondorioak azaltzen zatzaizkigun.

Klasea amaitzear zegoela bakoitzak hitz bat esan du; edozein, burura etortzen zitzaigun lehena.


Ikustezina.
Garapena.
Zentzumenak.

lunes, 6 de febrero de 2012