jueves, 26 de abril de 2012

Aurkezpenen hirugarren eguna...

Gaur beste bi taldek aurkezpena egin dute talde batek astelehenean ezin zuelako!
Talde batek Tic eta Tac-en konparazio bat egin dute, adibide oso garbiak jarriz: bi irakasle kontrajarri erabili dituzte antzerkian. Ondoren, Juana Sanchoren artikulutik atera dituzten ideia batzuk azaldu dizkigute Prezi programa erabiliz. Asko gustatu zaigu aurkezpena; batez ere, hasierako bi antzezlantxoak!

Bigarren taldeak teknografia landu du. Irakasle identitatearena, bakoitzak bat egin dute eta gero bat taldekoa. Guztiok emozioz betetzea lortu dute eta izugarri gustatu zaigu sortu duten giroa eta bideoak. Oso ondo egon da.

 "La felicidad humana generalmente no se logra con grandes golpes de suerte, que pueden ocurrir pocas veces, sino con pequeñas cosas que ocurren todos los días".Benjamin Franklin. 


Klikasten:10

Makamutxu:10


Hitza magikoak:

- Emozioak.
-Amaiera.
-Bidea

domingo, 22 de abril de 2012

Aurkezpenen bigarren eguna...



Garkoan gure talde lanaren aurkezpena egin dugu. Lehendabizi, sarreratxo bat egin dugu lana zein izan den, jorratu dugun gaia zein izan den, lanaren alde onak eta txarrak zeintzuk izan diren, Haur Hezkuntzan duen erabilgarritasuna... azalduz. Ondoren, Movie maker programa modu labur batean zelan erabili azaldu dugu modu bertsio desberdinak egon arren, antzeko erabilera baitute, eta azkenik izan ditugun zailtasunak, ondorioak eta ebaluazioa. Bukatzeko, klasekideak gaian pixka bat gehiago murgiltzeko jarduera bat prestatu dugu talde bakoitzak irakasle nortasunaren inguruko hitz batzuk kartulina batean idatziz. Eta honako hauek agertu dira:

- Maitakortasuna, harreman estuak, ulerkortasuna, esperientziak, naturaltasuna, motibazioa, berotasuna, konfidantza, elkarlana, laguntasuna, elkarbanatzea, garatzea, afektibitatea, pazientzia, optimismoa, etengabeko ikaskuntza, inprobisazioa, gogoa, hurbiltasuna, malgutasuna, sormena, kritikoa eta autokritikoa, erantzunkizuna, berritzailea, enpatiakoa, irakatsi-ikasi, egokitzapena, behaketa...

Bigarren aurkezpenari dagokionez, irakasleen konpetentziei buruzko lana egin dute. Hasteko, IKTak zer diren galdetzen egin duten erreportai txiki bat erakutsi digute. Gero, 50x15 telesaio famatuaren parodia eginez, irakasleek euki beharreko konpetentzien inguruko galdera batzuk planteatu dizkigute gelan guztion artean erantzuteko. Azkenik, gelakide guztiontzat nahi duguna konpartitzeko blog bat sortu dutela adierazi digute.
Azken taldea, Eskola 2.0ri buruz aritu da. Honen bilakaera, aplikazio desberdinak, irakaslearen prestakuntza, baliabide teknologikoak, esperientziak Haur Hezkuntzan aazaldu dituzte, eta azken honen barne, Pelutxeak gure artean proiektua, etwinning proiektua (Europa mailan proiektuak elkartrukatzeko), iearn pangea proiektua, blogak (adibidez, Arangoitiko ikastetxea eta Gorbeia 5 urte). honez gain, irakasle bati egindako elkarrizketa eta egindako hausnarketa komentatu digute. Aurkezpenari amaiera emateko, story jumper programarekin (ipuinak sortzeko programa) jardueraren bat egitea pentsatua omen zeukaten baina ez dugu denborarik izan.

Haur Hezkuntza Bilbo (gu): 9'5
















Lau Mila Kolore: 9'5

Kuxkuzeatuz: 9

Hitz magikoak:
- Hausnarketa
- Zailtasunak
- Jarduerak

miércoles, 18 de abril de 2012

GURE TEKNOGRAFIAK!!

Hona hemen blog honetako kide bakoitzak egin duen teknografia propioa!!!


Egilea: Janire Arroyo




Egilea: Libe Gurruchaga




Egilea: Itzal Aldama

martes, 17 de abril de 2012

Aurkezpenen lehenengo eguna...

Harrigarriak! Gaurkoan izan ditugu lehenengoko aurkezpenak. Gelako hiru taldek aurkeztu dute, bakoitzak bere gaian jorratua. Gure modura, Teknografiaren (irakasle identitate) inguruan aurkeztu duten talde bat izan dugu. Honek, emozioak pilpilean jartzeko aukera eman digu eta horrela, hunkigarria iruditu zaigu. Baita, irakaskuntzan irakaste modu eta gomendioak eman dizkigute eta hauek ikustean barre eta ondo pasatzeko aukera eman digute. Bideoak modu dibertigarrian eginda egotea asko gustatu zaigu.


Bestetik, Blogak haur hezkuntzan gaiarekin hurrengo taldea izan dugu. Honetan, blogak haur hezkuntzan nola erabiltzen diren zenbait lekutan azaldu eta erakutsi digute. Nola eta bideoerreportai bat eginez! modu erakargarri batean blogak eskoletan zelan erabiltzen diren ikusi ahal izan dugu. Bideoerreportaia izanik gehien gustatu zaiguna, nahiz eta apur bat luzea iruditu.


Azkenik, talde identitatearekin erlazionatuta egon den aurkezpena izan da.Bai bitxia! pertsonaia bat "hazi" batekin gelatik bueltaka, beste bat historio bat kontatzen, gero gelakide guztiei eskuak lotu,... Zer gertatuko zen jakiteko irrikitan baino ez geunden. Oso ondo pasatu dugu eta gelakide guztiak aurkezpenaren parte izatearen ideia polita eta entretenigarria izan dela uste dugu.
Beno ba, gaurkoan 3 aurkezpen hauek izan ditugu baina trenak jarraitu beharra dauka,beraz, eta hurrengoko geltokian kontatuko dizuegu zein aurkezpenekin egiten dugun topo!!!

Talde bakoitzari jartzen diogun nota:

Jakinminez:10
Etorkizuna eraikitzen:9
Armonika lewinsky: 10

Hitz magikoak:

Irudimena
Bitxia
Sormena

Bitxikeriak bitxikeri hurrengoan piztu adi!

miércoles, 11 de abril de 2012

Lana aurrera eramaten...

Bueno hemen ari gara aurkezpena amaitu nahitzen!

Gure Teknografia, taldekoa, amaitu dugu eta hemen zintzilikatzen dizuegu zuek ikusteko eta gozatzeko!!

Ea zer iruditzen zaizuen!


lunes, 2 de abril de 2012

Baliabide desberdinak arakatzen





Astelehen honetan, talde bakoitzak bere blogarekin eta talde lanarekin zelan doan azaltzen hasi gara eta teknografia egin behar dugunontzat adibide gisa Alaitzek berak beste lagun batzuekin batera sortutako teknografia ikusi dugu.
Jarraian, Manuel Areak gidaturiko bideo bat ikusi dugu Konpetentzia digitalen (informazioa bilatzen jakitea esan nahi du) inguruan eta bertan eskolaren jatorria (XIX. mendea), gizarte industrialaren irakaskuntza (XIX eta XX. mendeak), LOE... aipatzen zituen.
Bideo honetan ere, informazioa ezagutza bihurtzeko eraldatzen jakitea eta hau informazioa zabaltzen jakiteko adierazten jakitearen garrantzia azaltzen du Manuel Areak.
Honez gain, Konpetentzia Digitala ikasleengan nola garatu adierazten du, jardueren bidez, talde lanen bidez (wikiak artxiboak zintzilikatzeko, irakasgaiaren hiztegia sortzeko... nahiz eta hauek Haur Hezkuntzan erabili ezin, blogak egunerokoak egiteko..., foroak bigarren hizkuntza lantzeko proiektuetarako..., bideoak, bilatzaileak informazioa bilatzeko, arbel digitalak, Moodle bezalako ikasgela birtualak, bideokonferentziak...), iturri desberdinak erabiliz...
Ondoren, Las TIC en el Aprendizaje deituriko power pointa ikusi dugu Joxemi Correaren eskutik eta honekin lotura duen Mapa Mentalei buruzko bideotxo tutorial bat.
Hau guztia bukatutakoan ordutxo bat geratu zaigu gure talde lanarekin jarraitzeko. Jada, nahiko ongi goaz, antolatuta dugu guztia eta hemen Movie Markerreko gure irudi bat.



 Bukatzeko bakoitzak hitz magiko bana esan dugu. Hona hemen hauetariko hiru:

- Pedagogia
- Isiltasuna
- Didaktika