lunes, 26 de marzo de 2012

..Planifikatzen..

Kaixo!

Astelehena, guztion arteko azalpenekin hasi dugu. artikulu interesagarri bat ere irakurri dugu guztion artean. Ordubete ondoren, gure lana (teknografia) egiteko denbora utzi digu irakasleak.

Gure lana aurrera doala ikusten dugu. Hasieran, pixka bat galduta geunden baina orain askoz argiago ikusten dugu teknografiaren kontua. Gure egunak planifikatu ditugu; gaur irudiak sartzen egon gara Movie markerrera, guztion artean adostutako irudiak. Hurrengo egunean, Taldeko teknografia amaitu nahi dugu eta lana egiteko dugun azkenengo klasean, azkenego gauzatxoak amaitu eta aurkezpena prestatzeko asmoa dugu.

"No puedes vencer a alguien que no se rinde".Babe Ruth

 
Hitz magikoak:

-Planifikazioa
-Lana 
-Gogoa

lunes, 19 de marzo de 2012

Teknografia egiterako orduan...

Teknologia berriekin lanean jarraitzen dugu, programa berriak ezagutzen eta hauek erabiltzen. Gaurko klasean, talde bakoitza bere lanaren inguruan azalpentxo bat ematera atera da. Gelako talde ezberdinek jorratuko dituzten lanaren eta gaiaren inguruan hitz egin dute, gelakide guztiei ekarpen bat eginez. Ondoren, talde bakoitza bere lanean murgildu eta lanean hasi gara. Gure kasuan, teknografia egin behar dugu eta horretarako, hau egiteko behar den programaren (Movie maker) inguruan hitz egiten eta gure zalantzak argitzen ibili gara.

Teknografia burutzeko argazki batzuk pilatuta genituen baina ondino gehiago aurkitzen egon ginen. Irudi ezberdinak bilatu genituen, hala nola irakasle identitatearekin zerikusia zutenak. Hona hemen aukeratutako irudi bat:

 


Gaurko hitz magikoak:

  • Irudiak

  • Movie maker

  • Argazkiak

lunes, 12 de marzo de 2012

¨Nuestro objetivo es preservar el pasado usando la tecnología actual¨ (James Watson)

Gaurko klasean geratzen zaizkigun saioetan egingo dugunari buruz hitz egiten hasi gara (talde lana egiteko zenbat saio erabiliko ditugun, aurkezpenak aste santuko oporretatik bueltako lehen egunean izango direla, azken egunean autoebaluazioa egiteko denbora izango dugula argitzen, etab.).
Jarraian, zutik jarri gara eta aurreko beste saio batzuetan bezala, begiak itxi ditugu musika lasaia entzun dugun bitartean inguruko ezertaz kezkatu gabe.
Ondoren, lanean hasi gara Eduglogsterreko gure aurkezpenean eta bukatutakoan, gure blogean jarri dugu nahiz eta tamainarekin arazotxo batzuk izan ditugun.
Honez gain, beste blog eta web orrialde interesgarri batzuen estekak jarri ditugu hauetan lotura interesgarriak begiratzen egon garen bitartean.
Azkenik, errezeta eta gomendapen bana agertzen diren elementu batzuk jarri ditugu non egunero aldatuz edo joango diren errezeta zein gomendio berriak eskeiniz, eta baita itsas hondoa isladatzen duen beste elementu bat ere non arrain mota ezberdinak ordenagailuaren arratoia mugitzerakoan igeri egiten agertzen diren.
Bestalde, Movie Maker programa deskargatu dugu eta zenbait forotan Windows Movie Makerrekin bideoak nola egin ikasten egon gara.
Klasea amaitzeko, duda batzuk argitu ditugu eta gure talde lanari hasiera eman ahal izateko azalpen batzuk jaso eta gero, gure teknografiarentzako irudiak edo argazkiak biltzen joan gara.


Hitz magikoak:

- Talde lana.
- Berria.
- Erabilgarria.

martes, 6 de marzo de 2012

Ezagutzak zabaltzen...

Martxoaren lehen saio honetan, aurreko asteko klasean eztabaidatutako hainbat gairen inguruko aipamen batzuk egin ostean (paper zorroa zer den argi dagoen, etiketak, estekak nola jarri, URL, html...), Hezkuntza paradigma aldaketari buruzko bideo bat ikustekotan egon gara baina Eskola Antolakuntza irakasgaian ikusita geneukanez, beste bideo bat ikustera pasa gara.
Bigarren bideo hau, ¨Macaco¨ abeslariaren letra duen elbarrituen inguruko bideoa izan da eta polita iruditu zaigu taldean lan egiteko garrantzia azpimarratzeaz gain, gai hau teknologia berriekin uztartzen duelako.
Jarraian, teknografia eta PREZI programaren inguruan aritu gara pixkatean.
Ondoren, Edugloster programan trasteatzen egon gara non poster digitalak... egiteko aukera dagoen eta gelan zenbait gai lantzeko baliagarria izan daitekeelakoan, lauhilabete hasieran gure blog honetan egindako genuen aurkezpena, programa honek eskaintzen dituen baliabideekin osatzen joan gara. (fondoa, markoa, irudiak, musika, ...).
Azkenik, Moviemaker izeneko programarekin taldekide bakoitzak gure irakasle nortasuna isladatzen duen teknografia, irudiak, narrazioak, musika... egin beharko dugula jakin dugu, ondoren gure arteko berdintasun eta desberdintasunak alderatzeko.

Animatuu eta sartu zaiztez eduglosterren!Egin gustokoen dituzun posterrak eta irudiak!!
http://edu.glogster.com/

Eta hona hemen gaur klasean ikusitako bideoa:



Hitz magikoak:

- Esperientziak.
- Konpetentziak.
- Arakatu.