Astelehen honetan, talde bakoitzak bere blogarekin eta talde lanarekin zelan doan azaltzen hasi gara eta teknografia egin behar dugunontzat adibide gisa Alaitzek berak beste lagun batzuekin batera sortutako teknografia ikusi dugu.
Jarraian, Manuel Areak gidaturiko bideo bat ikusi dugu Konpetentzia digitalen (informazioa bilatzen jakitea esan nahi du) inguruan eta bertan eskolaren jatorria (XIX. mendea), gizarte industrialaren irakaskuntza (XIX eta XX. mendeak), LOE... aipatzen zituen.
Bideo honetan ere, informazioa ezagutza bihurtzeko eraldatzen jakitea eta hau informazioa zabaltzen jakiteko adierazten jakitearen garrantzia azaltzen du Manuel Areak.
Honez gain, Konpetentzia Digitala ikasleengan nola garatu adierazten du, jardueren bidez, talde lanen bidez (wikiak artxiboak zintzilikatzeko, irakasgaiaren hiztegia sortzeko... nahiz eta hauek Haur Hezkuntzan erabili ezin, blogak egunerokoak egiteko..., foroak bigarren hizkuntza lantzeko proiektuetarako..., bideoak, bilatzaileak informazioa bilatzeko, arbel digitalak, Moodle bezalako ikasgela birtualak, bideokonferentziak...), iturri desberdinak erabiliz...
Ondoren, Las TIC en el Aprendizaje deituriko power pointa ikusi dugu Joxemi Correaren eskutik eta honekin lotura duen Mapa Mentalei buruzko bideotxo tutorial bat.
Hau guztia bukatutakoan ordutxo bat geratu zaigu gure talde lanarekin jarraitzeko. Jada, nahiko ongi goaz, antolatuta dugu guztia eta hemen Movie Markerreko gure irudi bat.
Bukatzeko bakoitzak hitz magiko bana esan dugu. Hona hemen hauetariko hiru:
Bukatzeko bakoitzak hitz magiko bana esan dugu. Hona hemen hauetariko hiru:
- Pedagogia
- Isiltasuna
- Didaktika
No hay comentarios:
Publicar un comentario