Martxoaren lehen saio honetan, aurreko asteko klasean eztabaidatutako hainbat gairen inguruko aipamen batzuk egin ostean (paper zorroa zer den argi dagoen, etiketak, estekak nola jarri, URL, html...), Hezkuntza paradigma aldaketari buruzko bideo bat ikustekotan egon gara baina Eskola Antolakuntza irakasgaian ikusita geneukanez, beste bideo bat ikustera pasa gara.
Bigarren bideo hau, ¨Macaco¨ abeslariaren letra duen elbarrituen inguruko bideoa izan da eta polita iruditu zaigu taldean lan egiteko garrantzia azpimarratzeaz gain, gai hau teknologia berriekin uztartzen duelako.
Jarraian, teknografia eta PREZI programaren inguruan aritu gara pixkatean.
Ondoren, Edugloster programan trasteatzen egon gara non poster digitalak... egiteko aukera dagoen eta gelan zenbait gai lantzeko baliagarria izan daitekeelakoan, lauhilabete hasieran gure blog honetan egindako genuen aurkezpena, programa honek eskaintzen dituen baliabideekin osatzen joan gara. (fondoa, markoa, irudiak, musika, ...).
Azkenik, Moviemaker izeneko programarekin taldekide bakoitzak gure irakasle nortasuna isladatzen duen teknografia, irudiak, narrazioak, musika... egin beharko dugula jakin dugu, ondoren gure arteko berdintasun eta desberdintasunak alderatzeko.
Animatuu eta sartu zaiztez eduglosterren!Egin gustokoen dituzun posterrak eta irudiak!!
http://edu.glogster.com/
Eta hona hemen gaur klasean ikusitako bideoa:
- Esperientziak.
- Konpetentziak.
- Arakatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario