Gaurko klasean geratzen zaizkigun saioetan egingo dugunari buruz hitz egiten hasi gara (talde lana egiteko zenbat saio erabiliko ditugun, aurkezpenak aste santuko oporretatik bueltako lehen egunean izango direla, azken egunean autoebaluazioa egiteko denbora izango dugula argitzen, etab.).
Jarraian, zutik jarri gara eta aurreko beste saio batzuetan bezala, begiak itxi ditugu musika lasaia entzun dugun bitartean inguruko ezertaz kezkatu gabe.
Ondoren, lanean hasi gara Eduglogsterreko gure aurkezpenean eta bukatutakoan, gure blogean jarri dugu nahiz eta tamainarekin arazotxo batzuk izan ditugun.
Honez gain, beste blog eta web orrialde interesgarri batzuen estekak jarri ditugu hauetan lotura interesgarriak begiratzen egon garen bitartean.
Azkenik, errezeta eta gomendapen bana agertzen diren elementu batzuk jarri ditugu non egunero aldatuz edo joango diren errezeta zein gomendio berriak eskeiniz, eta baita itsas hondoa isladatzen duen beste elementu bat ere non arrain mota ezberdinak ordenagailuaren arratoia mugitzerakoan igeri egiten agertzen diren.
Bestalde, Movie Maker programa deskargatu dugu eta zenbait forotan Windows Movie Makerrekin bideoak nola egin ikasten egon gara.
Klasea amaitzeko, duda batzuk argitu ditugu eta gure talde lanari hasiera eman ahal izateko azalpen batzuk jaso eta gero, gure teknografiarentzako irudiak edo argazkiak biltzen joan gara.
Hitz magikoak:
- Talde lana.
- Berria.
- Erabilgarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario