lunes, 27 de febrero de 2012

Hausnartuz..

Zergatik galdu ziren erantzunak?


Gaurko klasea besteekin alderatuz ezberdina izan da!
Ez gara egon ordenagailuen gelan, gure betiko gelan baizik.
Irakasgaiari buruz hitz egiten egon gara, ea zer ikasi dugun blog-aren inguruan, ea zelan moldatu garen, zer nolako iritzia dugun guztiaren inguruan...
Taldeka iritziak eman ditugu eta hainbat proposamen eta ideia aipatu ditugu. 
Klase amaieran aurreko egunean irakurri eta landu genuen Manuel Area-ren artikuluari buruzko galderak bota ditugu.
Aste honetako klasea ezberdina izan da, espero dugu egin ditugun hausnarketa eta proposamenak kontutan hartuko direla.

Guk garbi daukagu gauza berriak ikasi nahi ditugula, baina ez soilik berriak, baizik eta berriak eta umeekin baliagarriak izango zaizkigunak.

Hala eta guztiz ere...Lehenengo egunetik galdera bat dabil gure buruetan...

Haur Hezkuntzan teknologia berriak nola erabili ditzakegu modu aberasgarri batean??¿?¿Eta blog hau lantzeak zerbait aportatuko aldigu gerora umeei gauzak irakasteko?¿?¿.......

Besterik gabe, hona hemen gaurko hitz magikoak:

-Pertsonalizatua.
-Erantzunak.
-Jakituria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario