Gaurkoan, blogean diseinatu dugunaz hitz egin eta gero, bloga erabiltzeko eta aldaketak sortzeko ematen diren pausoaz aritu gara. Hau da, blogean ibiltzeko jakin behar diren hitz gakoak gogora ekarri eta arbelean idatzi ditugu: gadched/mitched, url-ak, diseinua konfiguratzen,...
Bestetik, blogean zehar aldaketak egiten eta gauza berriak jartzen ere egon gara, esaterako ordularia eta egutegia jarri ditugu.
Ondoren, Manuel Arearen lehenengo bi artikuluen inguruan lanean hasi gara. Hausnarketa egin, hitz gakoak bilatu, ateratako ideiak idatzi, eta hauei lotuta bina galdera proposatu ditugu. Baita, teknologia berrien inguruan bideo bat aurkitu eta blogera sartu dugu. Hona hemen bideoa!
Teknologia berriekin hezkuntzan lan egiten.
Aurkikuntzak
Artikuluak
Berrikuntzak
No hay comentarios:
Publicar un comentario