lunes, 14 de mayo de 2012

Postprograma, azken sarrera

Iritsi da azken eguna eta postprograma egiteko ordua da.

Oraindik gogoan ditugu lehengo egunak, praktiketatik etorri berriak...

Asko kontatu zitzaigun praktikak bukatu eta berriz martxan hastea. Klasera bueltatu ginean, ez genekien zerekin aurkituko ginen irakasgai honetan. Taldeki batzuk uste genuen klaseak oso praktikoak (ordenagailuekin lanean) izango zirela eta beste batzuk aldiz, teorikoegiak. Azkenean, ikusi dugu bien arteko oreka bat eduki dugula irakasgain, klaseak ahalik eta praktikoen eta arinen eginez.

Lehenengo egunean, komunean jarri genituen bakoitzaren praktiketako esperientziak, beti ere, teknologia berriekin loturik. Egun hau erabili genuen irakasgaiko klaseak antolatzeko.

Hasieran, taldeak egin genituen. Klase gehienetan hasierako minutu batzuk erabiltzen genituen erlaxazioa lantzeko eta lanean hasi aurretik pixka bat buruhausteetatik deskonektatzeko. Irakasgaiari sarrera moduko bat emate aldera, taldeka erresistentzia eta balore batzuk aukeratu genituen ( segurtasun eza, enpatia, pazientzia, kuriositatea, aldaketari beldurra...). Guztion artean konpartitu genituen taldekoak eta norbanakoarenak. Klase honetan baita ere, gmail kontu bat sortu genuen (taldekoa) eta hori erabili genuen blog berri bat sortzeko (hauxe bera). Blog hau erabili dugu; alde batetik, klasekideekin harremanetan egoteko eta egiten genuen lan guztia bertan jasotzeko eta islatzeko. Etxean, aurkezpen fitxa bat egin behar genuen eta blog-en gure lehen sarrera.

Lehenengo klasetan oraindik oso galduta aurkitzen ginen. Irakasgaia oso arraroa zen guretzat, ez geneukan programarik, ibilbiderik markatuta...

Behin jakinik blog-arekin egin behar genuela lan, bertan kuxkuxeatzen hasi ginen. Gauza berriak deskubritzen, diseinatzen, sarrerak antolatzen, irudiak jartzen, gadchet-ak zer ziren asmatzen...Manuel Arearen liburu digitalaren lehenengo 2 kapituluak irakurri genituen eta honen laburpena eta hausnarketa egin genuen blog-ean zintzilikatzeko. Etxean, blog sarrera bat egin genuen (esaldi bat, irudia, hitz magikoak eta testua). Gure sarrerek beti dute egitura berdina, aurrerago aipatu bezala, baina beti esanahi desberdinarekin (irudi desberdinak, testu ezberdina, bideo anitzak...).

Geroago, blog-a osatzen jarritu genuen, baina era konplexuago batean (interfaz, etiketak...). Paper zorroaren 3.go sarrera egiteko ordua ere iritsi zen. Jada klasekide guztiok genuen blog propioa, guztira 11 blog zirelarik.

Hurrengo klasea desberdina izan zen; gure betiko klasean egon ginen, ez ordenagailu gelan. Bertan, irakasgaiari buruzko hausnarketa orokorra egin genuen. Bakoitzak bere proposamenak eta arazoak azalduz konklusio batera iritsi nahiean. Klasea oso kaotikoa izan zen, batzuek irakasgaia jorratzeko moduari egiten zioten kritika, beste batzuk taldea banatzea (desdoblea) egitea nahi zuten... Azkenik, klase amaieran irakasleak Fredericken ipuina kontatu zigun musika lasaigarriaz lagunduta.

Egunak aurrera joan ahala Alaitzek gai bat egokitu zigun. Irakasle identitatearekin lotura zuen teknografia egin behar genuen. Taldekoa eta banakakoa. Hau guztia egiten ajrdun genuen, paper zorroan gure pausoak islatuz. Lana egiteko klaseak eman zizkigun eta guztiak topera aprobetxatu genituen. Klasetik kanpo ere gelditu beharra izan dugu, baina oso pozik eta gustora gelditu gara gure lanekin!!!

Talde bakoitzak egindako lanak aurkezpenen bidez ezagutu genituen. 4 klase erabili ditugu aurkezpenetako. Guztiak izugarri gustatu zaizkigu eta oso desberdinak izan direnez, ezagutza berri gehiago jasotzeko aukera izan dugu.

Amaitu da Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak irakasgaia. Gaur da azkenengo klasea eta hau izan da zuei erakutsi nahi dizuegun gure ibilbidea. Bukatzeko, postprograma hau egin dugu (azken sarrera blog-ean) eta taldeko eta taldekide bakoitzaren autoebaluaketa.




  

 Ondo izan =)


Janire Arroyo


Itzal Aldama


Libe Gurruchaga










No hay comentarios:

Publicar un comentario