lunes, 7 de mayo de 2012

Aurkezpenen azkenengo eguna...

Erretakopizza eta Aostera taldeen aurkezpenak izan ditugu gaurkoan! komikiak teknologia berriekin uztarturik eta eskola 2.0 gaiak ezagutzeko aukera eman digute, nola ez, modu interesgarri eta dibertigarri batean.

Lehendabizi Erretakopizza taldeak egin du bere ekarpena. Teknologia berriekin komiki bat sortzeaz aparte, antzezpen bat ikusteko aukera eta komikiekin batera gai ezberdinak zelan jorratu daitezkeen erakutsi digute. Egindako antzezpenarekin gozatzeko aukera izan dugu, oso ondo pasatuz. Bestetik ere sortutako komikietan lanketa handia ikusi dugu. Osotara, gaia zelan jorratu duten egokia eta polita deritsogu. Komikiekin beste modu batean lan egin daitekela eta gai ezberdinak lantzeko aukera ematen dizkigula ideia polita eta interesgarria iruditu zaigu.

Geroago... Aostera taldea izan dugu gurekin! Eskola 2.0 gaiaren inguruan egin digute ekarpena. Nahiz eta oso gai teorikoa iruditu eta izan, aurkezteko modua eta erabilitako programa (prezi) egokia eta entretenigarria iruditu zaigu. Eskola 2.0 proiektuarekin lan egiten duten ikastetxe bateko ume baten esperientzia ezagutzeko aukera izan dugu eta bertan ikusi ahal izan dugu gaur egun zer nolako lanketa motak ematen dituen eskola 2,0-k. Umearen esperientziatik eta eskola 2.0 proiektu honetatik atera dezakegun ondorioa da badirela inguruan eta momentuan proiektu honekin lanean diharduten eskolak. Hezkuntza sisteman teknologia berriak hartzen hari diren lekua gero eta handiagoa dela.
Ondoren, azalpenak eta bideoa ikusi eta gero guztien artean ariketa batzuk burutu ditugu: alde batetik, eskola 2.0 zer den galderari erantzun eta bestetik, bakoitzaren izen abizenak paper batean idatzi eta banan-banan pasatzen joan gara pertsona bakoitzari adjetibo zein hitz bat jarriz edo izendatuz.

Azken aurkezpen hauetan ere oso ondo pasatu izan dugu, pena da aurten gutxienez gehiagorik ikusteko eta gozatzeko aukerarik ez dugula izango.

Erretakopizza: 10

Aostera:9´5

Hurrengo batean...gehiago!





Hitz magikoak:
- komikiak
- eskola
- geroa

"El futuro ya está aquí y sólo existen dos posibilidades: ser digital o no ser" (Negroponte)

"Lo que puede hacerse se hará" 
(Adrew Grove)





No hay comentarios:

Publicar un comentario